Politika -

Elkarrizketa Radio Vitorian

"Larrion salatu zuen alderdikideak ez du salaketa kendu, zabaldu baizik"

Koalizio abertzaleak Araban duen koordinatzaile Ibon San Saturninok argi utzi du EH Blduk dimisioaren alde egin zuela hasieratik.

Koalizio abertzaleak Araban duen koordinatzaile Ibon San Saturnino. Argazkia: Radio Vitoria
Koalizio abertzaleak Araban duen koordinatzaile Ibon San Saturnino
Koalizio abertzaleak Araban duen koordinatzaile Ibon San Saturnino. Argazkia: Radio Vitoria

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Larrionen dimisioari buruzko lehen adierazpenak egin ditu EH Bilduk Radio Vitorian. Koalizio abertzaleak Araban duen koordinatzaile Ibon San Saturninok ziurtatu du Larrionekin gertatutakoaren berri izan zutenetik, EH Bilduko bozeramaile ohiak eta alderdiak berak dimisioaren alde egin zutela. Horregatik, San Saturninoren iritziz, ate bat itxi dute, beste bat zabaltzeko.

Larrionek kontu korronte bat ireki zuen alderdikide baten txartelarekin, haren nortasun agiria erabilita, eta jakinarazi zuen asmoa zuela kide horri egindakoa azaltzeko. Horri buruz, San Saturninok adierazi du alderdikide horrek Larrionen aurkako salaketa zabaldu duela.

EH Bilduk Araban duen koordinatzailearen hitzetan, hasiera batean salaketa kentzen saiatu zen kide hori, egoerak okerrera egin ez zezan. Ertzaintzak abiatutako ikerketaren datu gehiago jakin zituenean, baina, salaketa zabaldu zuen.

Ibon Saturninok erantsi du Larrionek berak jakinarazi ziola ikertua izaten ari zela, eta aho batez erabaki zutela alderdia utzi beharra zeukala.

"Arduraz jokatu dugu, koherentzia eta azkartasuna erakutsi dugu egoera kudeatzeko orduan. Azalpenik gabeko gertaerak dira, Larrionen bizitza pribatuarekin zerikusia dutenak", azaldu du. Halaber, azpimarratu du Larrionen galera garrantzitsua dela, baina EH Bildu talde proiektu bat dela.

Horrekin bukatutzat eman nahi izan du gaia, eta mezu honekin amaitu du elkarrizketa: "Badirudi zenbait alderdi politikori min egiten diola EH Bilduk ustelkeria kasurik ez izatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba EH Bildu Nafarroa Albisteak