Politika -
Ekitaldia Azpeitian
ETAko presoen kolektiboak hurbilketa eskatuko du asteburuan
Igandean ETAko 400 preso ohik agerraldia egingo dute Azpeitian, hurbilketa eskatzen duen agiria irakurtzeaz gain urtarrilaren 7an Bilbon deituta dagoen manifestazioarekin bat egiteko.
Erredakzioa
ETAko presoen kolektiboak hurbilketa eskatuko du asteburu honetan.
Barne agiri batean jasotzen denez, presoak EAEko eta Nafarroako kartzeletara hurbiltzeko eskaera bateratua egingo dute. "Aldarrikapena Euskal Herrira joatea da, hori baita prozesuan parte hartzeko bermea", jasotzen du agiriak. Halaber, presoak pixkanaka eta ez kolpetik gerturatzeko eskaria eginen dute, kartzela berean daudenak modulo berean biltzeko eskatuz, batzarrak egin eta komunikatzeko arazorik izan ez dezaten aldarrikatuz.
Igandean ekitaldia Azpeitian
ETAko 400 preso ohik ekitaldia deitu dute igandean, Azpeitian. Eguerdiko 11:45etan da hitzordua Izarraitz pilotalekuan. Presoen hurbilketa eskatuko duen agiria irakurtzeaz gain, urtarrilaren 7an Bilbon ETAko presoen aldeko manifestaziora joateko deia ere luzatuko dute bertan.