Politika -
Igandean
Egoera politikoaren inguruko gogoeta egingo dute 400 preso ohik
Egoera politikoaren inguruko gogoeta "labur" bat egingo dute preso ohiek Azpeitiko (Gipuzkoa) Izarraitz pilotalekuan. Era berean, espetxe politikaren inguruko irakurketa bat egingo dute.
Erredakzioa
"Arrazoi politikoengatik espetxean" egon diren 400 euskal preso baino gehiagok agerraldia eskainiko dute datorren igandean, abenduak 11, Azpeitiko (Gipuzkoa) Izarraitz Pilotalekuan, ohar baten bidez gaur jakinarazi dutenez.
Egun bizi dugun egoera politikoaren inguruko gogoeta "labur" bat egingo dute preso ohiek, bertatik abiatuta espetxe politikaren inguruko irakurketa bat egingo dutelarik. Urtarrilaren 7an Bilbon egingo den herri mobilizazio orokorrarekin bat egin eginez amaituko dute agerraldia.
Euskaraz eta gazteleraz testu bana irakurriko dute. Agerraldia amaitzean ez dute bestelako adierazpenik egingo, eta ez dira kazetarien galderak erantzungo, ohartarazi dutenez.