Publizitatea
Itxi

2021/03/18

19:06

Politika

Kartzela-politika

Euskal Herriratu egingo dute ETAko preso bat, eta beste lau gerturako dituzte

agentziak| eitb media

Iñaki Garcesek Basaurin jarraituko du zigorra betetzen; Jon Olarrak, Ainhoa Mujikak eta Arkaitzak Goikoetxeak, Longroñon; eta Mikel Santiagok, Zaragozan.

  • Presoak gerturatzearen aldeko protesta. Argazkia: Efe

    Presoak gerturatzearen aldeko protesta. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ETAko bost preso lekualdatzea erabaki du. Horietako lau gerturatu egingo dituzte Euskal Herrira, eta batek Basaurin jarraituko du zigorra betetzen. 

Jon Olarra eta Ainhoa Mujika 30 urteko espetxe-zigorra betetzen ari dira, eta Granadatik Logroñora eramango dituzte.

Hango espetxera bidaliko dute Arkaitz Goikoetxea Basabe ere. Alacanten dago uneotan, eta etxetik gertuago beteko du geratzen zaion zigorra.

Mikel Santiago Murtziako espetxetik Zaragozakora eramango dute, Zuerara. 2000ko urtarrilaren 18tik dago preso, eta duela bi urtetik ditu beteak zigorraren hiru laurden.

Asteon erabakitako bosgarren lekualdatzea Iñaki Garcesena da, eta Zaragozatik Euskal Herrirako bidea hartuko du, Basaurin beteko baitu zigorra.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;