Politika -

Agiria

ETAko presoek euskal espetxeetara hurbiltzeko eskaera egingo dute

Agiri baten bidez Euskadiko Preso Politikoen Kolektiboak jakitera eman duenez, presoek Euskadiko espetxeetara hurbiltzea eskatuko dute, "prozesu politikoan haien ekarpen aktiboa egin ahal izateko".

EPPK, Gernikako Akordioa berretsi zuten unean. Argazkia: EITB
EPPK, Gernikako Akordioa berretsi zuten unean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan "Gara" egunkariak argitaratutako agiri baten bidez Euskadiko Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) kide diren ETAko presoek zabaldu dutenez, "EPPKko kide bakoitzak Euskadiko eta Nafarroako espetxeetara eramatea eskatuko du". EPPKren arabera, "presoak elkartzea beharrezkoa da Euskadiko prozesu politikoan haien ekarpen aktiboa egin dezaten".

Presoek azpimarratu dutenez, haien "izaera politikoa" errespetatu behar da, "gatazka politikoaren ondorio zuzena delako eta zentzu berean, gatazkaren irtenbidearen parte bat izan behar delako". Hori dela eta, "garai berri honetan", Euskadin elkartuta egon behar dira, "prozesu politikoan" haien "ekarpen aktiboa" egin eta "baldintza egokienetan" eztabaida, ekintzak eta harremanak garatu ahal izateko.

ETAko presoek iragarri dutenez, barne eztabaida bat jarri dute abian eta horrek koletibo honen "norabidea" zehaztuko du. Taldeak azpimarratu duenez, "irtenbide demokratikoan zer esateko badugu". "Askapen nazionaleko mugimenduaren estrategian oinarritzen da eztabaida" eta honen helburua izango da "kolektibo honen amnistiarako eta autodeterminaziorako norabide politikoa zehaztea".

EPPKk dispertsio politikoaren amaiera eskatu du "presoen, familien eta herriaren eskubidea delako eta hura luzatzea Euskadin hasitako prozesu politikoa oztopatzea izango litzakeeelako".

Honen esanetan, Espainiako eta Frantziako Estatuek "era positiboan" bakarrik erantzun ahal diote eskari honi, "atzerapenik gabe", "aurrean herri oso bat dutelako". "Erabaki ausartak, sakonak eta demokratikoak hartzeko ordua da. Bakerako bide orriak horrela eskatzen du", nabarmendu dute presoek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea