Politika -
Legegintzaldi berria
Amaiurrek 'adorea' eskatu dio Rajoyri, talde propioa osatzen uzteko
Koalizio abertzaleak iragarri du Euskal Herriari eragingo dioten eztabaidetan baino ez duela hartuko parte.
Erredakzioa
Amaiurrek "adorea" eskatu dio PPri oro har, eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko hurrengo presidenteari batik bat, Diputatuen Kongresuan talde parlamentarioa izaten uzteko.
Koalizio abertzalearen zazpi diputatu hautetsiak Behe Ganberara joan dira gaur goizean, diputatu aktak jasotzeko.
Xabier Mikel Errekondo Gipuzkoako diputatu hautetsiak azaldu duenez, Ganbera osatzeko saioan (bihar izango da) "Legea" beteko dute, hots, Konstituzioa beteko dutela promestu.
Errekondok "eskubideak betatzeari" uzteko eskatu dio PPri, eta Euskadin hauteskundeen irabazleak izan zirela gogorarazi du.
Diputatu hautetsien esanetan, Euskal Herriari eragingo dioten eztabaidetan baino ez dute parte hartuko, Kongresuan egotea "esparru sozio-ekonomiko propioa" lortzeko bide gisa ulertzen baitute.
Amaiur gainerako talde parlamentarioekin batzartuko da hurrengo egunetan, eta aste honetan bertan talde propioa izateko "formula" azalduko du.