Politika -
Koronabirusa
Urkulluk ez du LABIren bilerarik deitu, eta Aste Santuko neurriei eutsiko die
Adituen taldea asteazken honetan batzartu da pandemiaren bilakaera eta hartutako neurrien eraginkortasuna aztertzeko.
EITB MEDIA
Iñigo Urkullu lehendakariak ez du aste honetan LABIren bilerarik deituko, eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzak bere horretan utziko ditu Aste Santurako iragarri zituen neurri murriztaileak, koronabirusaren eragina berriro goraka egiten ari bada ere.
Gaur goizean, eta astero bezala, adituek osatutako LABIren batzorde teknikoak batzarra egin du pandemiaren bilakaera eta orain arte hartutako neurrien eraginkortasuna aztertzeko.
Bestalde, Lurraldearteko Osasun Kontseiluak ere Aste Santurako planari eustea erabaki du, aurrez, Osasun Ministerioak etxeratzeko agindua eta funtsezkoak ez diren jarduerak amaitzeko ordutegia 20:00etara aurreratzea proposatu behar zuela zabaldu bada ere.