Gizartea -

KORONABIRUSA

Aste Santurako neurri murriztaileak ez dituzte gehiago zorroztuko

Osasun Ministerioak etxeratze-aginduaren eta funtsezkoak ez diren jardueren ordutegiak 20:00etara aurreratzea proposatu behar zuela zabaldu bada ere, aukera hori ez da mahai gainean jarri.

Fernando Grande-Marlaska eta Carolina Darias ministroak. Argazkia: EFE
Fernando Grande-Marlaska eta Carolina Darias ministroak.
Fernando Grande-Marlaska eta Carolina Darias ministroak. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santurako onartu zituzten neurri murriztaileak bere horretan mantenduko dituzte Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoetako agintariek.

Goizean goizetik hainbat komunikabidek zabaldu dute Osasun Ministerioak etxeratze agindua eta funtsezkoak ez diren jarduerak amaitzeko ordutegia 20:00etara aurreratzea proposatu diela erkidegoetako osasun agintariei bilera egin aurretik.  

Alabaina, arratsaldean egin duten Lurralde arteko Osasun Kontseiluan ez dute aukera hori mahai gainean jarri eta, beraz, Aste Santurako planean ez da aldaketarik izango.

Batzarra amaitu ostean egindako agerraldian, Carolina Darias Osasun ministroak azpimarratu du Aste Santurako plana gutxiengo neurriak biltzen dituen dokumentua dela eta erkidegoek murrizketa horiek gehiago zorrozteko eskumena duela.

Hala, gogora ekarri du erkidego batzuetan konfinamendu probintziala ezarri dutela eta etxeratze-agindua 23:00etatik 22:00etara aurreratu dutela.    

Bestalde, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak ere hartu du parte gaurko bileran eta adostutako neurriak betearazteko garrantzia azpimarratu du.

Ildo horretan, jakinarazi du ibilbide laburreko joan-etorriak zorrotz zainduko dituztela eta horretarako kontrolak areagotuko dituztela, Estatuko errepideetan 64.200 polizia eta guardia zibil jarrita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Nafarroa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea