Politika -
eusko legebiltzarra
Euskal alderdiek 4,5 milioi euroko laguntza jasoko dute 2021ean
Dirulaguntzaren helburua 2021 honetako eguneroko gastuei erantzutea da.
eitb media
Gobernu Kontseiluak onetsi egin ditu Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza politikoa duten alderdientzako dirulaguntzak, 4,5 milioi eurokoak. Helburua 2021 honetako eguneroko funtzionamendu-gastuei erantzutea da.
Laguntza horien banaketa Euskadiko Hauteskunde Batzordeak EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetako emaitzak (botoak eta aulkiak) kontuan hartuta kalkulatu da.
Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrek 4.536.000 euroko aurrekontu-saila aurreikusi dute 2021erako. Horietatik, EAJri (31 aulki) 1.838.415,76 euro emango dizkiote; EH Bilduri (21 legebiltzarkide), 1.288.756,87; eta PSE-EEri (10 ordezkari), 625.484,27.
Bestalde, Elkarrekin Podemos-IU taldeak (6 legebiltzarkide) 371.005,54 euroko dirulaguntza jasoko du; PP+Ciudadanos taldeak (ordezkari kopuru bera baina boto gutxiago lortu zituen), 331.258,58 eurokoa, eta Voxek (legebiltzarkide bakarra du), 81.078,98 eurokoa.