Politika -
Aieteko Adierazpena
Currin: 'Gobernuek ez diote ETAren agiriari erantzun positiborik eman'
Harremanetarako Nazioarteko Taldearen bozeramaileak esan duenez, "ez dira indarkeriaren ondorioak aztertzeko elkarrizketak egin".
Erredakzioa
Brian Currin abokatu hegoafrikarra buru duen Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) adierazi duenez, "Espainiako eta Frantziako gobernuek ez diote erantzun positiborik eman ETAren adierazpenari eta indarkeriaren ondorioak lantzeko elkarrizketak ez dira gauzatu".
Urriaren 17an Aieten egindako Nazioarteko Konferentzia sustatu zuen taldeak bilera hori egin zutenetik gertatutakoa aztertzeko joan den abenduaren 6ean Londresen bildu zela adierazi du.
Bilera horretan, besteak beste, "ETAk borroka armatua utziko zuela esateko iragarpena" izan dute hizpide.
Analisi hori egiteko, Harremanetarako Nazioarteko Taldeak gobernuek agiri horri erantzun positiborik eman ez diotela kontuan izan dute.
Horrez gain, Mariano Rajoyk ETAren agiriari buruz egindako ebazpena oso garrantzitsua dela esan du taldeak.
Azaroaren 20ko hauteskundeetako emaitzek ere "prozesu demokratikoek bakarrik balio dutela erakutsi dute", adituen ustez.
Euskal Herriko gatazkan zerikusia duten pertsonek haien arteko desadostasunak konpon ditzaten, prozesuak aurrera jarraitzeko ekimenak sostengatzen eta errazten ahaleginduko dela esan du HNTk.