Politika -

Asteartean atxilotu zituzten

Espetxera bidali dituzte Mujika eta Oxandabaratz ETAko ustezko kideak

Frantziako Justiziak behin-behineko espetxealdia ezarri die. Bitartean, helburu terroristak bultzatuta gaizkileekin elkartzeko delitu batekin lotutako ikerketa bat jarri dute abian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donibane Garazin astearte honetan atxilotutako Julen Mujika eta Intza Oxandabaratz ETAko ustezko kideei behin-behineko espetxealdia ezarri die Frantziako epaile batek. Bitartean helburu terroristak bultzatuta gaizkileekin elkartzeko delitu batekin lotutako ikerketa bat jarri dute abian.

Bikotea Baionan zegoen Terrorismoaren Aurkako Zuzendariordetzak asteartea arratsaldean atxilotu zuenetik.

Le Verte epaileak agindu zuen operazioa; izan ere, 2009ko abuztuaren 21ean Herault departamenduan kokatutako ETAren lau ezkutaleku ikertzen ari da. Bertan, 330 kilo lehergai topatu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea