Politika -
Elkarrizketa 'Egunon Euskadi'n
Egibar: 'Ezker abertzalearen arazoa etika gabeziarena da'
ETB-2ko 'Egun On Euskadi' saioan eskainitako elkarrizketan Gipuzkoako EAJko presidenteak azaldu duenez, ETAk indarkeria bertan behera utzi du "eraginkortasun politiko falta dela eta".
Erredakzioa
Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidenteak astearte honetan adierazi duenez, ETAri eta ezker abertzaleari indarkeriaren eta biktimen gainean "begirune etikoa" falta zaie, euskal gizartearen aurrean "sinesgarritasun arazo bat" eragin duena.
ETB-2ko 'Egun On Euskadi' saioan eskainitako elkarrizketan Egibarrek azpimarratu duenez, ezker abertzaleak ETAren biktimen gainean egindako azken deklarazioari buruzko eztabaida "antzua" da.
Honen esanetan, "argi dago" ETAk indarkeria bertan behera utzi duela "eraginkortasun politikorik" lortu ez duelako. "Azken hamarkadetan bizitzaren aurka nahita egin ostean", esan du Egibarrek, "hausnarketa sakonagoa izan behar da eta ez arazoa amaitu dela bakarrik iragarri".
"Pertsonaren aurka egin duen historia hurbila izan dugu eta horrek hausnarketaren bat eskatzen du", azpimarratu du buruzagi jeltzaleak.
Bestalde, Egibarrek adierazi duenez, Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea "txipiroi gisa, tinta botatzearen estrategia" egiten dabil, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proiektu legegileen izapidetzearen aurka egin izana oposizioari leporatu dietenean.