Publizitatea
Itxi

2021/04/25

14:38

Politika

PSE-EE

Idoia Mendiak beharrezkotzat jo du “gorrotoa goratzen duten jarrerak” geldiaraztea

EITB Media | Agencias

Agerraldia egin du Portugaleten, eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko hautagaiak, Maria Gamez Guardia Zibilaren zuzendariak eta Grande-Marlaska ministroak jasotako mehatxuak izan ditu hizpide.

  • Idoia Mendia, Portugaleteko PSE-EEren egoitzan

    Idoia Mendia, Portugaleteko PSE-EEren egoitzan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak azaldu du, egunotan hainbat politikarik jasotako mehatxuen harira, edozein zemai “onartezina” dela, baita hori arbuiatzen duen “edozein argudio” eta desberdina dena gutxiesteko diskurtsoak ere.

Mendia Potugaleteko (Bizkaia) sozialisten egoitzan izan da gaur goizean, “El tiempo que nos tocó vivir” dokumentalaren aurkezpenean. Ikus-entzunezko piezak duela 34 urte egoitzan bertan egindako atentatua du oinarri, eta bertan hil zituzten Maite Torrano eta Felix Peña militanteak omentzeko asmoz sortu da.

Agerraldian, Grande-Marlaska ministroak, Maria Gamez Guardia Zibilaren zuzendariak eta Pablo Iglesias Unidas Podemosen hautagaiak jaso dituzten gutun bidezko mehatxuak izan ditu hizpide. Gainera, zemaiek eragin dituzten erreakzioak ere aipatu ditu.

2:14

PSE-EEren ordezkariak azpimarratu du mehatxuak “onartezinak zirela iraganean, baita egun ere”, eta beharrezko jo du “gorrotoa goratzen duten jarrerak” geldiaraztea.

Bestalde, Idoia Mendiak gogora ekarri du urrian hamar urte beteko direla ETA desegin zenetik eta gaitzetsi du ezker abertzalea oraindik ez dela gai “horrenbesteko ikara sortu dutenek omenaldi publikorik merezi ez dutela” onartzeko.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena