Publizitatea
Itxi

2021/04/28

13:49

Politika

KORONABIRUSA

Erkidegoek alarma-egoera osteko marko juridikoa definitzeko eskatuko dute gaur

O.P. | EITB MEDIA

Gaur arratsaldeko Lurraldearteko Kontseiluan lege batzuk aldatzea proposatuko dute erkidegoek, pandemiaren aurkako neurriak hartzeko nahikoa tresna juridiko izateko maiatzaren 9aren ostean ere.

  • Carolina Darias eta Fernando Grande Marlaska Lurraldearteko Kontseilu batean.

    Carolina Darias eta Fernando Grande Marlaska Lurraldearteko Kontseilu batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren bilera izango da gaur arratsaldean, maiatzaren 9an alarma-egoera bertan behera gelditu aurretik azkenaurrekoa, eta bi gai izango dira nagusi: alarma-egoeraren amaiera bera eta txertaketa egutegi eguneratua.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritako alarma-egoera amaitzeko hamabi egun falta direnean, zenbait erkidegok, besteak beste, aurreikusitakoaren arabera, EAEk eta Nafarroak, lege batzuk aldatzea planteatuko dute gaurko bileran, itxiera perimetrlak eta etxeratze-mugak dekretatzeko tresna juridikoak izateko eta, oro har, pandemiaren aurrean neurriak hartzeko izango duten erabakimen-tartea zehazteko.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak arratsaldean eskatuko du EAEk behar adina tresna izan ditzala "murrizketei eutsi ahal izateko"; izan ere, egoera epidemiologikoa eta kutsadura-maila kontuan hartuta, beharrezkoak dira oraindik Osasun Sailaren arabera.

Gaur goizean Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta PSE-EEko idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, "alarma-egoera autonomia erkidego batzuentzat bakarrik izan liteke", izan ere egoera ez da berdina autonomia erkidego guztietan.

Bestetik, Laura Garrido Euskadiko PPren idazkari nagusiak Faktorian esan duenez,  1986ko Espainiako Osasun Legea aldatu dadin Kongresuan urgentziazko tramitea baliatu liteke, alarma-egoerarik ezean, "erkidegoek baliabideak behar baitituzte" pandemiaren kontra neurriak hartzen jarraitzeko.

Txertaketa egutegia eta irizpideak

Era berean, erkidegoek Lurraldearteko Kontseiluaren bilera aprobetxatuko dute Osasun Ministerioari txerto gehiago eta egutegi eguneratua eskatzeko, Janssenek aurreikusitako dosien erdia emango duela (300.000 espero ziren apirilean, eta horietatik erdia banatu da gutxi gorabehera ) iragarri ondoren.

Argitu beharko duten beste kontu bat da zer txerto jarriko zaien jada AstraZenecaren lehen dosia jaso zuten funtsezko bi sektoretako (poliziak eta irakasleak) 60 urtetik beherako ia bi milioi herritarrei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;