Publizitatea
Itxi

2021/04/29

18:46

Politika

Iruñea

Behin-behinean aske utzi dituzte Arrotxapeako istiluen harira atxilotutako 10 gazteak

EITB MEDIA

Defentsako abokatuetako batek jakinarazi duenez, "ETAren zatiketa" baten ondorengo talde bat eratzea leporatzen die Poliziak. Gazteek 48 orduotan jasandako tratua salatu dute familiek.

  • Atxilotuei babesa adierazteko bilkura bat.

    Atxilotuei babesa adierazteko bilkura bat. Argazkia: Arrotxapeako Gaztetxea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Azaroaren 7an Arrotxapea auzoan izan ziren istiluen harira, joan den asteartean Iruñean eta Burlatan atxilotutako 10 gazteak karguekin aske utzi dituztela jakinarazi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak.

Hainbat delitu egozten dizkiete, tartean desordena publikoak, atentatua eta lesioak eragitea. Gainera, auzipetuetako lauri "talde kriminala" eratzea leporatzen diete.  

Asteartean atxilo hartu zituztenetik, Udaltzaingoak Iruñean duen komisaldegiko ziegan izan dira, eta epailearen aurreko deklarazioa telematikoki egin dute.

Defentsatzako abokatuetako batek Berria egunkariari azaldu dionez, Espainiako Poliziak "ETAren zatiketa" baten ondorengo talde bat eratzea leporatzen die, eta instrukzioa txosten polizial horretan oinarritzen da.

Sumarioa sekretupean izan da gaur goizera arte, eta, ondorioz, abokatuek ez dute tarte nahikorik izan dena zorrotz irakurtzeko. Alabaina, abokatuek ohartarazi dute "lagunarteko talde bat talde kriminal" bihurtu nahi dutela.

Kartelak jartzea, baimendu gabeko manifestazioetan parte-hartzea edota gaztetxean antolatutako kultur ekitaldietara joatea dira, besteak beste, Poliziak gazteei egozten dizkien gertakarietako batzuk.

Bestalde, atxilotuta eman dituzten 48 orduetan jasotako tratua salatu dute familiek. Horien arabera, horietako batzuek ez dute euren konfiantzazko abokatuarekin egoteko aukerarik izan, eta ez omen diete arropa edo musukoa aldatzeko aukera eman.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena