Politika -
Gabon gauean
EAJ: 'Euskadiren egoerari buruz aipamen garrantzitsua espero genuen'
Gobernuaren eta ETAren arteko beharrezko elkarrizketari buruzko ezer ez aipatzea deitoratu du EAk. PSEk esan du biktima guztiekiko oroitzapenarekin bat datorrela.
Erredakzioa
Alderdi politikoek euren iritzia eman nahi izan dute atzo Erregeak emandako diskurtsoaren aurrean. Hitzaldi horretan, besteak beste, "portaera irregularrak" ez orokortzeko esan zuen eta politikoei batasuna eta egoerak eskatzen duen neurria eskatu zien, ETAri, aldiz, armak uzteko.
EA
Juango Agirrezabala EAko legebiltzarkideak Estatuko arduradunei, horien artean Erregeari, ETAk jarduera armatua utzi duela iragarri ostean irekitako prozesua aurrera eramateko duten erantzukizuna hartzeko eskatu die.
Halaber, gatazkaren ondorioekin amaitzeko Gobernuaren eta ETAren arteko beharrezko elkarrizketari buruzko ezer ez aipatzea deitoratu du.
Terrorismoaren biktimei dagokionez, Erregeak biktimen zati bat bakarrik gogoratu zuela adierazi du, eta beste batzuez ahaztu egin zela gaineratu du.
EAJ
Josu Erkorekaren hitzetan, "Erregeak aipamen garrantzitsuago bat egin behar izan lioke Euskadin sortutako egoerari buruz ETAk bere jarduera armatua utzi duela iragarri ostean. ETAk desagertu eta desegin egin behar duela ideiarekin bat gatoz, baina ilusioarekin lotutako beste diskurtso bat gehiago gustatu izango litzaiguke, egoera berri hau horrela bizitzen ari baita. Halaber, erreferentzia gehiago egitea nahi genuen koroak pairatzen duen krisiari buruz”.
PSE-EE
Euskal sozialistek Erregearen Gabonetako hitzaldian justicia denentzako verdina dela baloratu dute.
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak adierazi duenez, “Erregea hitz horiekin errege-erreginen familiaz hitz egiten ari zen”. Pastorrek esan du terrorismoaren biktima guztienganako oroitzapenarekin bat egiten duela, eta, gaur, inoiz baino gehiago, geure aintzatespena merezi dutela”.
Aralar
Dani Maeztu Aralarreko ordezkariaren ustez, "berriro ere agerian geratu da erregea gizartetik orohar eta baita euskal gizartetik oso urrun dagoela".
"Krisiaren jatorria ezezaguna dela esaten duenean oker dabil Erregea. Badakigu krisiaren jatorria non dagoen eta gutxi batzuek sortu dutela, eta berak hori ondo jakin beharko luke, bere inguru hurbilean ere adibiderik baduelako", azaldu du legebiltzarkideak.
Beste mezu bat ere helarazi dio erregeari eta Espainiar estatuari: "gogoratu beharra dugu berak lideratzen duen proiektua dela estatuan proiektu totalitario bakarra, Konstituzioaren zortzigarren artikuluak jasotzen baitu indar armatuak izango direla Espainiar estatuaren subiranotasuna bermatuko dutenak".
Geroa Bai
UxueBarkos Geroa Baiko diputatuak "jakintzat" hartu du Erregearen diskurtsoa krisiari eta ustelkeriari buruz joango zela, eta ETAren terrorismoaren ostean irekitako aro berriaren inguruan gehiago ez sakondu izana deitoratu du.
UPyD
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak esan du Erregea bere diskurtsoan ustelkeriari buruz zertxobait sendoagoa izatea gustatu izango litzaiokeela, eta argiagoa terrorismoarn inguruan, "oraindik ETA amaitu ez delako".
Maneiroren ustez, Erregeak Espainian "analisi deskriptiboa" egin zuen Espainiako hiru gairen inguruan: Krisi ekonomikoa, ustelkeria eta terrorismoa, baina ez zuen sakondu, ezta gehiegi "konprometitu" ere, "urtero bezala".
CiU
Josep Antoni Duran Lleida CiUko bozeramailearen ustez, Erregearen familiko kide baten portaera ez eredugarriek ez dute zertan Monarkiaren instituzioaren kritika orokor bat gauzatu beharrik herritarren aldetilk.
Duranek adierazi duenez, atzo Juan Carlosek diskurtsoan Iñaki Urdangarinetaz hitz egin zuen, baina haren izenik esan gabe, justizia guztientzako berdina dela esatean.