Politika -
Kataluniako inbestidura
"Erreferenduma berriz deitzeko aukerak batu ditu"
Pere Aragones ERCren hautagaia Kataluniako Generalitateko presidente inbestitu berritan, gobernu berriak izango dituen erronkak aztertu ditu Ander Errasti Pompeu Frabrako irakasleak.
Goiz Kronika
Gobernuaren jarduna hainbat faktorek baldintzatuko dutela azaldu du Ander Errasti Pompeu Fabrako irakasleak Euskadi Irratiko Goiz Kronika saioan: batetik, alderdi bakoitzaren pizgarri ideologiko eta estrategikoak aipatu ditu; bestetik, esan du Junts Per Catalunyak lortutako boterea praktikan zenbaterainokoa izango ote den ikusi beharko dela; eta, era berean, azaldu du beren arteko harreman pertsonalek ere eragin dezaketela Generalitatearen jardunean. CUPen papera era nabarmendu du, oreka bermatzeko gakoa izan daitekeelako. Bestalde, independentzia prozesuari dagokionez, baldintzez hitz egin du Errastik. Izan ere, bere ustez ez da nahikoa bide-orriak zehaztuta izatea.