Politika -

Neurri ekonomikoak

Aralar: 'Aurrekontuen kontrolaren proposamena foruen kontrakoa da'

Gainera, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari Konstituzio Auzitegira joateko iradoki die, Rajoyk autonomien aurrekontuak kontrolatu nahi baditu.

Iñaki Zabalete buru den alderdia foru aurrekontuen kontrolaren aurka dago. Argazkia: EFE
Iñaki Zabalete buru den alderdia foru aurrekontuen kontrolaren aurka dago. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarrek ostiral honetan adierazi duenez, autonomia erkidegoen aurrekontuak kontrolatzeko Gobernuaren planteamendua ‘kontraforua’ da, eta "neurri oso gogorra" da, zorra murrizteko helburua bermatzen ez duena. "Zentralismo garbi baten aldeko apustua" dela gaineratu du.

Alderdiaren ustez, PPren Gobernuaren proposamenak "gobernu autonomikoek ez dituztela gauzak ondo egin aditzera eman du", "haiek arduradunak izan ez direnean".

Gobernuak bere erantzukizunak ere badituela adierazi du, "erabat baldintzatuta erakusten ari baita bere burua botere ekonomikoek diotenagatik", eta horregatik Gobernu zentrala "ez da irtenbidearen bermea", gaineratu du.

Aralarren hitzetan, autonomien aurrekontuen kontrolerako lege bat onartuko balitz, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Konstituzio Auzitegira joan beharko lukete, "baina horrek ere ez luke ezer bermatuko, auzitegi hori erabat politikoa delako".

"Euskal Herriari dagozkion eskubide fiskalen aurka doa; lehengo garaietako terminoetan hitz eginez, kontraforua da", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea