Politika -

Arkauti

Ertzaintzak pandemian egindako "ezinbesteko" lana eskertu du Urkulluk

Poliziak aitortzeko 24 dominen banaketa ekitaldian parte hartu du lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Arkautin (Araba). Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria Arkautin (Araba).
Urkulluk babesa agertu dio Ertzaintzari, "beste garai batzuetako" gertakarien aurrean

1:13

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak pandemian zehar egindako lana eskertu du Iñigo Urkullu lehendakariak, "batzuetan esker txarrekoa izan delako, baina beti ezinbestekoa osasun publikoaren lehentasuna mantentzeko".

Poliziak aitortzeko 24 dominen banaketa ekitaldian parte hartu du lehendakariak igande honetan, Arkautin (Araba).

Era berean, Josu Erkoreka Segurtasun sailburua, Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordea, Miren Goitia Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea, Andres Zearreta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria, Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzako buruzagia ekitaldian izan dira.

Iaz pandemiak zeremonia egiteko aukerarik eman ez ziela gogorarazi ondoren, igande honetan aforo mugatuarekin berriro biltzea posible izan dela esan du Urkulluk, osasun neurriak betez, "oraindik desagertu ez den birusa" zabaltzea eragozteko.

"Denbora guzti honetan Ertzaintzak eta gainerako funtsezko zerbitzuek herritarrenganako hurbiltasuna, pertsonekin konpromisoa eta zerbitzu publiko bokazioa demostratu duzue. Jarrera horrek, talde lanak, pandemia berriak eta ezezagunak sortutako zailtasunak gainditzen joatea ahalbidetu digu", azpimarratu du lehendakariak.

Urkulluren hitzetan, Euskadik "itxaropen handiagoko garai bat" bizi du orain, "txertoa jaso duen biztanleriak gora eta ospitaleratzeek eta hilkortasunak behera egin dutelako".

Euskadik "itxaropen handiagoko garai bat" bizi du orain

"Pixkanaka-pixkanaka egoera hobetzen ari da: hori bai, zaintza eta zuhurtzia mantentzea beharrezkoa da, atzerapauso berrien arriskuaren aurrean", ohartarazi duenez.

Pandemiaren lehen egunetik, Ertzaintzak "paper garrantzitsua" izan duela adierazi du lehendakariak, "funtsezko beste kolektibo batzuekin batera". "Zuen lanak funtsezkoa izaten jarraitzen du tunel ilunaren amaieran argia ikusten hasi garenean", nabarmendu duenez.

Horregatik, ertzainek, udaltzaingoekin batera, egindako lana azpimarratu du Jaurlaritzako buruak, "osasun neurriak betetzen zirela bermatzeko". "Lan erraza izan ez dela badakit. Beharrezkoa izan denean jokabide lotsagabeak zigortu dituzue", defendatu du.

Urkulluren esanetan, "osasun publikoa babesteko" ekintzak izan dira, "jokabide indibidualak aurpegiratzeko baino gehiago". "Erantzukizunez jardun duzue, laguntza eta babesa eskainiz. Zuen lanak izaera pedagogikoa izan du, gizartearen gehiengoak neurriak ulertu eta bete ditu", erantsi duenez.

Iñigo Urkullu lehendakaria Arkautin (Araba). Argazkia: EFE

Iñigo Urkullu lehendakaria Arkautin (Araba). Argazkia: EFE

"Ertzaintzaren jarduera gidatzen duten hurbiltasun, konfiantza eta konpromiso balioekin zuzenean bat egin du zuen lan informatibo, pedagokiko eta laguntzak. Gaur euskal gizartearen izenean zuen zerbitzua aitortu eta eskertzen dugu", errepikatu du agintariak. "Beharrizan handiko" uneetan Ertzaintzak "hurbiltasun, profesionaltasun eta konpromisoarekin" erantzun duela gaineratu du Urkulluk.

Polizien lana aitortzeko 24 plaka edo domina entregatu dituzte ekitaldian, aitortza motaren arabera, bereizgarri gorri, berde, zuri ala urdinarekin.

Iñigo Etxarri ertzainari Bereizgarri Gorria eman diote. Etxarri Urumea ibaian hil zen. Azken bi urteetan aitortza jaso duten 36 poliziak zoriondu dituzte, euren "lan onagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ertzaintza Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak