Politika
Heriotza
Francisco Egea PSE-EEko sailburu ohia hil da
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Justizia eta Ekonomia sailburua izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren gobernuetan. Lizarra-Garaziko Itunaren garaian politika uztea erabaki zuen.
-
Francisco Egea artxiboko irudi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Francisco Egea Eusko Jaurlaritzako sailburu sozialista ohia hil da ostiral honetan, PSE-EEk jakinarazi duenez.
Justizia eta Ekonomia sailburua izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren gobernuetan. Lizarra-Garaziko Ituna egin zenean, sailburu sozialistek dimisioa eman zuten. Egeak politika utzi zuen orduan, eta enpresa pribatuan hasi zen lanean.
Horrez gain, Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik Elgoibarko Txillarre baserrian izan zituzten bileretan parte hartu zuen. Horren harira, Otegik mezu bat idatzi du sare sozialetan, Egea "elkarrizketaren eta bakearen aldeko apustu zintzoa egin zuen lehena" izan zela azpimarratuta.
Gaur Paco Egeak utzi gaitu. Elkarrizketaren eta bakearen aldeko apustu zintzoa egin zuen lehena izan zen. Herri honen historiaren parte bat berak hasi zuen Txillarren.
— Arnaldo Otegi ¿ (@ArnaldoOtegi) June 11, 2021
Nire doluminak senitartekoei, lagunei eta alderdiko kideei.
Eskerrik asko, Paco. Ez zaitut ahaztuko! pic.twitter.com/Tq2ECuryhR
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du "herritarren agindura" aritu zela beti, "adiskidetzearen alde, Gobernutik eta diskrezioz".
Ildo berean, Euskadiko Alderdi Sozialistak erantsi du euskal gizarteak egun bizi duen egoera Egeak egindako lanari esker ere badela.
Mi recuerdo para Paco Egea, exconsejero de Economía, Justicia, Trabajo y Seguridad Social. Un servidor público que buscó siempre la conciliación. Desde el Gobierno y desde la discreción. Eskerrik asko. Agur eta ohore
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 11, 2021