Politika -

Heriotza

'Txillardegi' hil da, ETAren sortzailea eta kultura-gizona

Politikaria, hizkuntzalaria eta idazlea zendu da, 84 urte zituela, luzaroan pairatu duen gaixotasun batek jota.

84 urte zituela hil da 'Txillardegi'. Argazkia: EITB
Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil da

02:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' idazle, hizkuntzalaria eta politikaria larunbat honetan hil da, 84 urte zituela, luzaroan pairatu duen gaixotasun batek jota, Berria kazetak Interneteko webgunean jakinarazi duenez.

Bere ibilbide politikoari dagokionez, ETAren sortzaileenetako bat izan zen eta Herri Batasunaren sorkuntzaren parte hartu zuen. Ondoren, Aralar alderdiko kidea izan zen eta 2008. urtean ANVko Senaturako hautagaia izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea