Politika -

"Campeon operazioa"

Jose Blancok urtarrilaren 26an deklaratuko du Auzitegi Gorenean

Alderdi sozialistako Sustapen ministro ohiak "Campeon auzia"ren baitan inputatu gisa deklaratuko du ustezko funtzionario-eroskeriagatik eta eragimen-trafikoagatik.

Jose Blanco Sustapen ministro ohia. Argazkia: EFE
Jose Blanco Sustapen ministro ohia. Argazkia: EFE
Jose Blanco Sustapen ministro ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Blanco Sustapen ministro ohiak, egun PSOEko diputatua, inputatu gisa deklaratuko du urtarrilaren 26an Auzitegi Gorenean, Jose Ramon Soriano epaileak zuzendutako "Campeon operazioa"ren baitan.

Lugoko 3. Instrukzio Auzitegiak igorritako datuak aztertu ostean epaileak Blanco deklaratzera deitu du. Estela San Jose, Lugoko auzitegiko titularrak Blancoren jardueran funtzionario eroskeria zantzuak atzeman ditu, enpresari batek Sustapen ministro ohia diruaren trukean bere aldeko gestioak egitea akusatu ondoren.

San Jose epaileak Gorenari igorritako azalpenean joan den abuztuan Jorge Dorribo Nupel farmazia enpresako jabeak egindako deklarazioak jaso ditu. Deklarazio horietan, hain zuzen, Blancok Osasun Ministerioak konpainiari eragiten zioten hainbat espedienteren izapideak azkartzeko gestioak egin zituela ziurtatu zuen.

Dorribok azaldu zuenez, joan den otsailaren 5ean, Lugoko gasolindegi batean Blancorekin elkartu baino apur bat lehenago, Manuel Bran ministroaren lehengusu bati 500 euroko billeteetan 200.000 euro zeuden sobre bat eman zion, eta diru hori, ondoren Sustapen ministro ohiari emateko zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea