Publizitatea
Itxi

2021/06/22

00:30

Politika

indultuak

Espainiako Gobernuak gaur onartuko du U-1eko preso independentistak askatzea

agentziak | eitb media

Ministroen Kontseiluaren ostean, Pedro Sanchezek indultuen onarpena azalduko du adierazpen instituzional batean.

2:56
Pedro Sanchez
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak adierazpen instituzionala egingo du astearte honetan, Ministroen Kontseiluaren ostean, Moncloa Jauregian, Kataluniako prozesu independentistagatik zigortutako 9 politikarien indultuen onarpena azaltzeko.

Sanchezek "ReEncuentro: un proyecto de futuro para España" hitzaldian iragarri zuen indultuak onartuko zituela, Bartzelonako Liceu Antzokian, Kataluniako gizarte zibileko 300 bat ordezkariren aurrean, baina Kataluniako Generalitateko ordezkaririk bertan ez zegoela. 

Ziurtatu zuen "arazoari heldu eta konkordia bilatzea" erabaki duela Gobernuak. Iragarpena egin zuen momentuan Bartzelonako Liceoan zeuden zenbait lagunek amnistiaren eta independentziaren aldeko oihuak egin dituzte.

"Bihar, konkordia izpiritua gogoan, Ministroen Kontseiluari proposatuko diot prozesu independentistagatik espetxean dauden 9 presoei indultua ematea", iragarri zuen Pedro Sanchezek bere hitzaldia hasi eta gutxira, "bihotzez" egiten duela ziurtatuz.

Espainiako Exekutiboko buruak katalanezko poema bat aipatuz hasi zuen mintzaldia, hura itzultzeko gero: "Gauden tokian gaude", eta esan zuenez "hobe da horren jakitun izan eta esatea, zaratek hitzak itotzen dituzten zalantzazko garai batean gaudela aldarrikatu baino".

Sanchezen arabera, "guztion kalkulu okerren batuketak" ekarri du egoera honaino, "inork nahi ez eta guztiok egin ditugun kalkuluek", gaineratu zuen.

Espainiako Gobernuko presidentearen arabera, luzaroan jarraitu ahal izango litzateke horrela, bidegabekerien memorialarekin, gaitzespenak gaitzespenen gainean; jarrai ahalko litzateke jostailu "bakar eta triste" batekin itxirik, edo jostailua "utzi" eta energia guztiak adiskidetasunaren alde jarri ahalko lirateke, "bihotzez" jarri ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;