Politika -

KATALUNIA

Jordi Sanchez: "Erreferendumik gabe zaila izango da gatazka politikoa konpontzea"

Jordi Sanchez espetxetik atera berri den bederatzi buruzagi katalanetako baten iritziz, ez da zentzuzkoa elkarbizitzaren izenean indultuak ematea, baina inhabilitazioak mantentzea.

Jordi Sanchez
Jordi Sanchez
Jordi Sanchez

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Espainiako gobernuburuak Pere Aragones Generalitateko presidentearekin izandako bileraren harira, kritiko mintzatu da Jordi Sanchez espetxetik atera berri den bederatzi buruzagi katalanetako bat. Biak elkartu izana baloratu du, baina edukiz hutsa izan zela salatu du: "Katalunian inoiz erreferendumik egingo ez bada, oso zaila da gatazka politikoa konpontzea". Juntseko idazkari nagusi ere badenaren iritziz, oso oker daude uste badute indultuekin eta elkarrizketa mahaiarekin gatazka konponduko dela. Are gehiago, Junts mahai horretan egoteko ezinbestekoa izango omen da amnistiaz eta autodeterminazioaz hitz egin ahal izatea.

Kataluniako eta Espainiako gobernuburuen arteko batzarraren biharamunean, ez dela autodeterminazio erreferendumik egingo esan du gaur Pedro Sanchezek Diputatuen Kongresuan. Argi eta garbi utzi du PSOEk ez duela inoiz erreferendumik onartuko.

Indultuen inguruan galdetuta, Jordi Sanchezek ez du zentzuzkoa ikusten elkarbizitzaren izenean indultuak ematea, baina inhabilitazioak mantentzea. Radio Euskadiko "Boulevard" saioan gaur goizean egin dioten elkarrizketan, gauza bat esan eta beste bat egitea aurpegiratu dio Pedro Sanchezi. 

Kartzelan egon den lau urteen inguruan ere hitz egin du. Ez omen du inoiz ahaztuko abenduaren 4a: "pertsona batzuek guk kartzelan jarraitzea erabaki zutenean kolpe gogorra izan zen". Halaber, betiko gogoan du preso bati lepoa moztu ziotenekoa ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Albisteak Gaur Eguneko albisteak Pere Aragonès Kataluniako prozesua zuzenean