Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Joaquin Jimenez: 'Amnistiak ez dauka lekurik demokrazian'

Hala ere, Auzitegi Goreneko magistratuak indultuak posible direla esan du, baina beti "banan-banakako kasuetan" eta presoa egindakoaz argi eta garbi damutzen denean.

Auzitegi Goreneko magistratuak indultu orokorren aukera ere baztertu du. Argazkia: EITB.
Joaquin Jimenez: 'Amnistiak ez dauka lekurik demokrazian'

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin Jimenez Auzitegi Goreneko magistratuak "amnistiak ez dauka lekurik demokrazian" erantzun dio, ETAko presoen egoeraz galdetu diotenean, indarkeria bukatuta sortutako testuinguru berrian.

Hala ere, Goreneko magistratuaren arabera, "indultuak posible dira, baina banan-banakakoak, eta kasu konkretuetan", eta beti "preso bakoitzaren jarrera eta egindako delituengatik damua agertzen duten kontuan izanda".

Jimenezek azpimarratuegin indultua "graziazko neurria dela" eta erabakia Gobernuaren eskuetan dagoela, "kartzelako eta fiskalaren txostenak kontuan hartuta, baita, zenbait kasuetan, biktimen iritzia ere haintzat hartuta".

Audienrzia Nazionala eta Sortu

Jimenezek ukatu egin du ETAren amaierak Auzitegi Nazionalaren amaiera ekartzea, tribunal horrek "terrorismoa baino gai gehiagoz arduratzen baita". "Auzitegi Gorena epaitegi espezializatua da, ez salbuespenekoa", azaldu du.

Auzitegi Konstituzionalak Sorturen inguruan zein erabaki har lezakeen galdetu diotenean, magistratuak erabaki horretaz "ezer ere" ez dakiela esan du, baina erabakia "gehiengo esanguratsu batek artesa" espero duela gaineratu du. Hala ere, Jimenezen esanetan, "ezadostasunek ez lukete iskanbilarik sortu behar, epaitegien minduan zuria eta beltza artean ñabardura asko daudelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea