Politika -

Bakegintza

Aralarrek presoen inguruko akordio bat eskatu dio lehendakariari

Helburua ETAko presoak "kartzelatik pixkanaka ateratzea" izango litzateke.

Aintzane Ezenarro, Parlamentuko Aralarreko bozeramailea. Argazkia: Efe.
Aintzane Ezenarro, Parlamentuko Aralarreko bozeramailea. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy edo ETAren erabakiei zain ez egoteko eta "garai berria" kartzela-politikan euskal akordio bat lortuta sendotu dezala eskatu dio Aralarrek Patxi Lopez lehendakariari.

Alderdi abertzalearen ustez, akordio horrek presoak "kartzelatik progresiboki ateratzeko" baldintza progresiboak jarri beharko lituzke.

Aintzane Ezenarro Aralarreko bozeramaileak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza presoen inguruan egiten ari den kudeaketa eskasa izaten ari da.

Ezenarroren hitzetan, lehendakariak egoerari aurre hartu behar dio eta kartzela-politikaren inguruko "akordio nazional" bat bultzatu, alderdi politikoen eta gizarte eragileen artekoa.

Ordaintza eta aintzatestea

Aralarreko bozeramailearentzat, Patxi Lopezek adostasunaren buru izan behar du, biktimen ordaintzean eta aintzatestestean aurrera egiteko, baita partekatutako memoriaren eraikitze prozesuan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea