Politika -

EITBk jakin ahal izan duenez

Miñano auziko txostenak ardura politiko argiak ikusten ditu

Behin behineko dokumentuaren arabera, aurreko Jaurlaritzako hainbat arduradunek beren karguak baliatu zituzten hainbat enpresei mesede egiteko. Espioitza kasua egon zela ere jasotzen du txostenak.

Miñano auziko txostenak ardura politiko argiak ikusten ditu
Miñano auziko txostenak ardura politiko argiak ikusten ditu
Miñano auziko behin behineko txostena: Ardura politiko argiak daude

00:40

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miñano auziko txostenak ardura politiko argiak ikusten ditu Araban aztertu dituen irregulartasun kasuetan. Urtebeteko azterketa egin ostean, Legebiltzarkideek asteazken honetan ezagutu dute ikerketa batzordearen txostena. EITBk jakin ahal izan duenez, behin behineko txostenaren arabera, aurreko Jaurlaritzako hainbat arduradunek beren karguak baliatu zituzten hainbat enpresei mesede egiteko.

Espioitza kasua eren egon omen zela jasotzen du testuak, baina, azken kasu honetan, Jaurlaritzak eta EAJk ardurarik izan ez zutela esaten du txostenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea