Politika -

Auzitegi Gorena

Jose Blanco inputatu gisa deklaratzen ari da, 'Campeon auzia' dela eta

Sustapen ministro ohia Auzitegi Gorenean da jada, irribartsu heldu da bere abokatuak lagunduta. Funtzionario eroskeria eta eragimen-trafikoa egozten diote.

Jose Blanco Sustapen ministro ohi eta PSOEko diputatua, Auzitegi Gorenera iristen. EFE
Jose Blanco Sustapen ministro ohi eta PSOEko diputatua, Auzitegi Gorenera iristen. EFE
Jose Blanco Sustapen ministro ohi eta PSOEko diputatua, Auzitegi Gorenera iristen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Blanco Sustapen ministro ohi eta PSOEko diputatuak inputatu gisa deklaratuko du gaur 'Campeon' auziaren baitan.

Goizeko 10:00etan heldu da Blanco Gorenera, irribartsu agertu da Auzitegiaren zain zituen hedabideen aurrean. Gonzalo Martinez Fresneda bere abokatuarekin batera heldu da. 

Lugoko 3. Instrukzio Auzitegiak igorritako datuak aztertu ostean deitu zuen deklaratzera Jose Ramon Soriano epaileak. Lugoko Auzitegiak funtzionario eroskeria eta eragimen-trafiko zantzuak atzeman zituen. Izan ere, enpresaburu baten esanetan, Sustapen ministroak haren aldeko kudeaketak egin zituen diru truke.

San Jose epaileak Gorenari igorritako txostenak Jorge Dorribo enpresaburuaren deklarazioa jaso du. Deklarazio horietan, Dorribok esan zuen Blancok kudeaketak egin zituela Osasun Ministerioak bere konpainiaren aldeko izapideak azkartzeko.

Dorribok azaldu zuenez, otsailaren 5ean, Lugoko gasolindegi batean Blancorekin elkartu baino lehenago, Manuel Bran ministroaren lehengusuari 200.000 euro eman zizkion, eta diru hori Sustapen ministro ohiari emateko zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea