Publizitatea
Itxi

2021/07/20

19:29

Politika

Katalunia

Kontu Auzitegiak ezarritako bermeak abalatzeko bankurik ez du aurkitu Generalitateak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Alderdi eta eragile independentistak bermeak ordaintzeko dirua premiaz biltzeko lanean ari dira. Epea asteazken honetan amaituko da.

  • Carles Puigdemont, Jordi Cuixart, Pere Aragonès eta Oriol Junqueras Omniumen ekitaldi batean.

    Carles Puigdemont, Jordi Cuixart, Pere Aragonès eta Oriol Junqueras Omniumen ekitaldi batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontu Auzitegiak 5,4 milioi euro ordaintzeko agindu zien Kataluniako 34 goi-kargu ohiri, prozesu independentista nazioartean bultzatzeko diru publikoa erabili izana egotzita. Epea asteazken honetan amaituko zaie eta Generalitateak ez du bermeak abalatzeko prest dagoen bankurik aurkitu.

Auzipetuetako batzuek epea luzatzeko eskaera egin zuten, baina Kontu Auzitegiak ez zuen onartu. Gauzak horrela, auzipetuek ondasun eta jabetza pribatuak erabiliko dituzte berme gisa, fidantzaren zatirik handiena ordaintzeko asmoz. Halaber, alderdi eta eragile independentistek elkartasun kanpaina bat jarri dute martxan ahalik eta diru gehien bildu ahal izateko.

Joan den uztailaren 6an, Kataluniako Gobernuak 10 milioi euroko diru funtsa onartu zuen dekretu bidez 34 auzipetuei laguntzeko. Seguru pribatu baten antzera funtzionatu behar du: banku batek abalatuko ditu bermeak eta Generalitateak Kataluniako Finantzen Institutuaren bidez bideratuko luke.  

Alabaina, Jaume Giro Ekonomia eta Ogasun kontseilariak astearte honetan iragarri du ez dutela horretarako prest dagoen bankurik aurkitu.

"Operazio honek ez du arrisku teknikorik, ekonomikorik, ezta juridikorik ere, baina eskuineko eta eskuin muturreko alderdiek egindako adierazpenekin beldurrarazi egin dituztela esango nuke", adierazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;