Politika -

Egiaztatze Batzordea

Ezker abertzalea ziur dago ETAk armen inguruko gogoeta egingo duela

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak Gobernuarekin "harreman normalizatuak" izango dituela espero du ezker abertzaleak.

Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramailea. Argazkia: EFE
Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramailea.
Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramailearentzat "logikoa" da ETAren su-etena Egiaztatzeko Nazioarteko Batzordeak ETAri gainean armarik ez eramateko eskatzea, eta ziur esan du ETAk eskariari buruzko gogoeta egingo duela. Gainera, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak Gobernuarekin "harreman normalizatuak" izango dituela espero du.

Ugarteburuk Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak aurkeztutako txostena izan du hizpide Donostian emandako prentsaurreko batean. Ugarteburuk azpimarratu du txostenean argi geratzen dela ETAk "pausoak ematen" jarraitzen duela eta "konpromisoari" eusten diela.

Gainera, ETAren erabakiaren "atzeraezintasuna" egiaztatu dela adierazi du.

Ezker abertzalearen bozeramailearentzat "logikoa" da ETAren su-etena Egiaztatzeko Nazioarteko Batzordeak ETAri gainean armarik ez eramateko eskatzea, eta ziur esan du ETAk eskariari buruzko gogoeta egingo duela.

Bestalde, begi onez jo du Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak irailetik eragile ugarirekin hitz egin izana, eta Gobernuarekin "harreman normalizatuak" izango dituela espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea