Politika -

Proposamena

Eguigurenek euskal Konstituzio 'propio' bat sortzea proposatu du

PSE-EEko presidenteak "posible" ikusten du "Euskal Herri ez independentea" sortzea, eta Gernikako Estatutuak ez duela gatazka konpontzen ohartarazi du.

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentea, gaur Ekonomia Berria Foroan. EITB
Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentea, gaur Ekonomia Berria Foroan. EITB
'Euskal Herri ez independentea' posible ikusten du Egigurenek

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Buruzagi sozialistaren hitzetan, Konstituzio horrek "posible" egin beharko luke "Euskal Herria batasun politiko gisa sortzea", "Frantziatik eta Espainiatik independente izan gabe", eta "Nafarroarekin organo bateratuak izanda".

Bilbon Ekonomia Berria Foroan eskainitako hitzaldi batean, Eguigurenek ohartarazi du Gernikako Estatutua erreformatzeak ez duela "konponduko" euskal "gatazka", arazoa "antzinetik" baitator eta ez baita konpondu iraganeko Konstituzioetan. "Orain, Euskadik badauka erabakitzeko eskubidea izateko tartea, independente izatea erabakiko balu ere".

Eguigurenek uste du ETAk indarkeria utzi eta gero lehentasuna "bakea errotzea" dela, baina ondoren Euskadin bere etorkizuna aztertu ahal izango duela, betiere "adostasuna bilatuta".

PSE-PP harremana

Bestalde, EAEko sozialisten presidenteak ohartarazi du Mariano Rajoyren Gobernuak bakegintzaren "aurkako" jarrera agertzen badu, PSE-EEk harremana hautsi egin beharko duela PPrekin.

Eguigurenek Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren hitzak ere hartu ditu hizpide. Hori horrela, kritikatu egin du ministroak iragarri izana ETA desagertuz gero baino ez dizkietela kartzela onurak emango presoei: "Modu txarra da gaiari heltzeko".

"Denok egiten ditugu akatsak, baina hori bada ETAren gaiari heltzeko asmoa, aukera txarrena izango da", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea