Politika -
Ibaialde ikastola
Nafarroako hezkuntza sisteman 'sartzea' egotzi dio Barcinak Garitanori
Nafarroako presidenteak, Yolanda Barcinak, krisi garaian Bilduk Nafarroako ikastola bati dirua ematea baino behar garrantzitsuagorik ez duen galdetu du.
Erredakzioa
Gipuzkoako Aldundiak Lodosako Ibaialde ikastolari 24.000 euroko diru-laguntza emateko erabakia Foru erkidegoko hezkuntza sisteman "sartzea" dela esan du Yolanda Barcina Nafarroako presidentaek.
Hezkuntzako erabakiak Nafarroako Parlamentuan eta erkidegoko Gobernuan hartzen direla esan du Barcinak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza Nafarroako hezkuntza sisteman "sartzea" dela salatu du Barcinak, eta krisi garaian Bilduk Nafarroako ikastola bati dirua ematea baino behar garrantzitsuagorik ez duen galdetu du.
Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak atzo esan zutenaren arabera, diru-laguntza "euskarari etorkizuna bermatzeko dugun konpromisoaren adierazle da", eta Nafarroako Gobernua Ibaialde ikastolaren "egoera larriaren arduraduna" dela salatu zuten.