Politika -

Garzonen epaiketa

Frankismoko biktimek euren historia kontatu dute Auzitegian

Senitarteko desagertuak aurkitzeko emaitzarik gabeko hainbat saiakera eta gestio egin ostean Auzitegi Nazionalera “justizia bila” joan zirela esan dute,

Memoria historikoa berreskuratzearen aldeko erakundeetako kideak. Argazkia: Efe
Memoria historikoa berreskuratzearen aldeko erakundeetako kideak. Argazkia: Efe
Frankismoko desagertuen familien ahotsa, Auzitegi Gorenean

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lekukok deklaratu dute gaur frankismoa ikertzeko auziagatik Baltasar Garzon epailearen aurka egiten ari diren epaiketan; euren historia auzitegi batean lehen aldiz kontatzen duten frankismoko biktimak izan dira. Senitartekoak nola desagertu ziren eta haiek aurkitzeko egin dituzten bilaketa lanak kontatu dituzte; lanok ez dute emaitzarik izan.

Garzonen aurkako epaiketa honen hirugarren saioan, Auzitegi Gorenak Memoria Historikoaren elkarteetako hiru ordezkariren testigantza entzun du.

2006 urtean Auzitegi Gorenera "justizia bila" jo zutela esan dute. Pino Sosa elkarte horietako baten ordezkariak esan du hori eta bere aita nola desagertu zen kontatu du: "Etxetik eraman, jipoitu eta espetxean izan zuten. Ogia eta gatza ere kendu zizkiguten etxetik",

Maria Martin Lopez 81 urteko emakumeak ere 1936ko irailaren 21ean bere ama nola eraman zuten kontatu du. "Hil eta kalera bota zuten. 17 gizon eta 3 emakume hil zituzten", esan du Maria Martinek. Bere amaren gorpua hobi komun batean dagoela eta berreskuratzeko lan guztiek porrot egin dutela adierazi du

Azken testigantza Angel Rodriguez Gallardorena izan da, Ponteareaseko Memoria Historikoaren batzordeko historialariarena. Bigarren Errepublikako arduradunak ezabatzeko "plan sistematiko" bat zegoela salatu du, eta horregatik, "genozidioaz" ere hitz egin du. Epaiketak bihar jarraituko du defentsak aurkeztutako frankismoaren biktimen ordezkarien beste hiru lekukoren testigantzekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea