Politika -

Bakegintza

Eusko Jaurlaritza ez da Currinen taldearekin bilduko

Horixe esan du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Hala ere, Jaurlaritzak Nazioarteko Batzorde Egiaztatzeilearekin "informazio bideak" zabalik dituela onartu du.

Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburua. Argazkia: Efe.
Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburua.
Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburua. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza ez da Brian Currinek sustatutako Nazioarteko Harreman Taldearekin bilduko, talde horrek "ezker abertzaleak gidatu eta proposatutako lana" egiten ari baita.

Punto Radion egindako elkarrizketan, Aresek esan du Eusko Jaurlaritza ez dela Nazioarteko Harreman Taldeko kideekin bildu, ezta biltzeko asmorik ere, "beharrik ez dagoela" uste dutelako.

Taldearen proposamenek, Aresen arabera, "ezker abertzalearen aldarrikapenekin zerikusi handia dute, horienk ondo ezagutzen ditugu, eta gure asmoei lagunduko ez dietela uste dugu, helburu nagusia ETA desagertzea delako".

Informazio- bideak

Bestalde, Exekutiboak Nazioarteko Batzorde Egiaztatzailearekin "informazio-bideak" zabalik dauzka; "horik oso argi esan baitute ETA iragarritakoa betetzen ari dela egiaztatu nahi dutela". Bi taldeek, beraz, "ekintza oso diferenteak dauzkate".

Hala ere, sailburuaren esanetan, "ETAk iragarritakoa betetzen duen ala ez hobeen egiazta dezaketenak Polizia talde ezberdinak dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea