Politika -

Presoak

Aitor Fresnedo aske geratu da 25 urteko kartzela-zigorra bete ostean

Portugaleteko presoa gaur goizean atera da Logroñoko espetxetik. Senideak eta lagunak zain izan ditu kartzela atarian.

Aitor Fresnedori harrera egingo diote senideek eta lagunek kartzela atarian. Argazkia: Etxerat
Aitor Fresnedori harrera egingo diote senideek eta lagunek kartzela atarian. Argazkia: Etxerat
Aitor Fresnedori harrera egingo diote senideek eta lagunek kartzela atarian. Argazkia: Etxerat

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Fresnedo Gerrikabeitia Portugaleteko presoa astearte honetan atera da Logroñoko espetxetik 25 urteko kartzela-zigorra bete ostean, Etxeratek jakinarazi duenez. Duela urtebete inguru eraman zuten Logroñora.

Fresnedo 1996ko uztailaren 27an sartu zuten kartzelan eta 30 urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri zioten ETAko kide izateagatik eta 1995ean Espainiako Poliziak Bilbo zuen bulegoaren kontrako atentatuan parte hartzeagatik. Agente bat hil eta beste bat larri zauritu ziren erasoan.

Espetxetik atera denean hainbat senide eta lagun zain izan ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Portugalete Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak