Politika -
Presoak
Joseba Fernandez Aspurz aske utzi dute, espetxean 11 urte igaro ondoren
Preso iruindarra 2010ean sartu zuten kartzelan. Espainiaren esku utzi ostean, aske geratu da, Etxerat elkarteak ostegun honetan jakitera eman duenez.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Joseba Fernandez Aspurz Txantreako presoa aske utzi dute ostegun honetan, Iruñetik 425 kilometrora dagoen Mureteko espetxean 11 urteko kartzela-zigorra bete ostean, Etxerat elkarteak Twitter bidez zabaldutako mezu batean azaldu duenez.
Aspurz 2010ean sartu zuten kartzelan, ETAko kide izatea egotzita, martxoaren 16an atxilotu ondoren. Izan ere, Parisko hego-mendebaldean liskarra izan zuen polizia-patruila batekin, eta Frantziako jendarme bat hil zen. Hori dela eta, 16 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.
Espainiaren esku utzi ostean, aske geratu da, presoen senideen elkarteak jakitera eman duenez: