Politika -

PSOEko Kongresuaren ostean

Patxi Lopezek 'ez dio ez batari ez besteari heltzen', Urkulluren ustez

Patxi Lopezek PSOEko Exekutiboan duen kargu berriak Lehendakaritzan duen ardurari modu egokian heltzea eragotziko diola eta kezkatuta agertu da EAJren burua.

Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. EFE
Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. EFE
Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak PSOEren Exekutiboan duen kargua dela eta kezkatuta agertu da Iñigo Urkullu EAJko presidentea; izan ere, horren iritzian, Lehendakariak 'ez dio ez batari ez besteari helduko'.

Madrilen egindako agerraldi batean, Urkulluk esan duenez, Patxi Lopez PSOEren Exekutiboko kide berri izendatu izana "errespetatzen du", baina "ez bata ez bestea" egingo ez ote duen beldur dela azpimarratu du.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak Patxi Lopez "goi mailako" politikaria zela esan zuela gogoratu du Urkulluk,  baina lehendakariak "bere konpromisoa Euskadin dagoela esanda" Sevillako Kongresuaren osteko Exekutiboaren lehen bileran ez zuela parte hartu azpimarratu du. "Ez dakit zertarako aukeratu duten orduan", erantsi du jeltzaleen buruak. "Exekutiboan arrakastarik handiena opa diot", gaineratu du.

Urkullu eta Jaurlaritzaren arteko polemika

Bestalde, Jaurlaritzarekin izan duen polemikaz galdetuta, jeltzaleen buruak adierazi du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Euskadiko "egoera larriaz" ohartarazi ziola dei batean, eta hain zuzen, egoera martxorako "oso gordina" izango zela esan ziola.

Iñigo Urkullu EAJko buruak esan du "irainak" jaso dituen arren, egoera ekonomikoari aurre egiteko Jaurlaritzarekin hitz egiteko prest jarraitzen duela, baina kontu publikoen eta finantzen egoeraren inguruan argitasuna eta gardentasuna exijitu ditu.

Akordio ekonomiko zabal baten beharra

Espainiak egun duen "larrialdi" egoera dela eta, neurri ekonomikoak adosteko "premia" azpimarratu du Urkulluk.

Horretarako Moncloako Itunen espiritua berreskuratu beharra azpimarratu du jeltzaleen buruak, eta akordio hori denboran gehiago ez atzeratzeko eskatu du, "egun duela 35 urte beste arrazoi baitaude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea