Politika -

Eusko Jaurlaritza

Urte politiko berriari ekingo dio gaur Eusko Jaurlaritzak

Gaur egungo egoera politikoa eta etorkizuneko erronkak aztertuko dituzte, pandemia eta ekonomia oinarri hartuta.

Eusko Jaurlaritzako sailburuak Miramar jauregian, artxiboko irudian. Argazkia: Irekia.
Eusko Jaurlaritzako sailburuak Miramar jauregian, artxiboko irudian. Argazkia: Irekia.
Eusko Jaurlaritzako sailburuak Miramar jauregian, artxiboko irudian. Argazkia: Irekia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udako oporren bueltan, ohi bezala, Donostiako Miramar jauregian egingo du gaur Eusko Jaurlaritzak urte politiko berriaren lehenengo gobernu bilera. Iñigo Urkullu buru dela, sailburu guztiak batuko dira egoera politikoa eta etorkizuneko erronkak aztertzeko. Pandemia betean gaudela, oraingoan ere covid-19aren kudeaketa izango da lehentasuna, ekonomia suspertu eta enplegua hobetzeko estrategiak adostearekin batera.

Kontuan hartzekoak izango dituzte hasiko den urte politikoan bereganatuko dituzten kudeaketak, espetxeena, besteak beste, eta Gernikako Estatutua betetzeko falta diren transferentzien negoziazioak hastea eta aurrerapausoak ematea ere espero du Jaurlaritzak.

Europako funtsen kudeaketa eta datorren urteko aurrekontuez ere hitz egingo dute gaur Donostian, 10:30etik aurrera. Ondoren, 12:00etan, Iñigo Urkullu lehendakariak azalpenak emango ditu komunikabideen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak