Politika -
Memoria historikoa
Frankismoaren biktimak omendu dituzte, urtero legez, Otsoportilloko leizearen inguruan
Osinaren bueltan aurkitutako biktimen senitartekoak izan dira protagonistak, Huarte Arakil eta Irurtzungo Udalek antolatutako ekitaldian.
Agentziak | EITB Media
Frankismoaren biktimak omendu dituzte igande honetan, Otsoportilloko leizearen inguruan. Huarte Arakil eta Irurtzungo Udalak izan dira aurtengo ekitaldiaren antolatzaileak, eta leizearen inguruan aurkitutako hildakoen senitartekoak bildu dira bertan.
1980tik egiten dute omenaldi ekitaldia, iraileko lehenengo igandean. Musikak, olerkiek eta lore eskaintzak girotu dute gaurkoa, 1936ko estatu kolpean frankistek hil eta osinera bota zituzten biktimen omenez.
14 pertsona bota zituzten, gutxienez, Urbasako leizetik behera. 1979tik 2017ra bitartean atzeman zituzten biktimen gorpuzkiak. Azken bi ikerketak Aranzadi Zientzia Elkartearen esku egon dira eta, aurkitutako hezurretatik, 8 pertsona identifikatzea lortu dute.