Politika -
ETAren amaiera
Barne ministroak ukatu egin du Gobernua ETArekin negoziatzen ari dela
Gobernuaren "bidaia orri" bakarra legea betetzea dela esan du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ukatu egin du Gobernua ETArekin negoziatzen ari dela, eta ETAren amaierako "bidaia orri" bakarra legea betetzea dela gaineratu du.
Hainbat komunikabidetan argitaratu diren informazioei erantzun die Fernandez Diezek, armak uzteko eta presoek espetxe onurak izateko bidaia orri bat negoziatzen ari baitira Gobernua eta ETA, batzuen arabera.
"Gobernuak ETArekin negoziatuko duela uste duenak errealitatetik at dagoela erakusten du", esan du Barne ministroak, iragan ostegunean Serbiako lehen ministroaren hiltzailea atxilotu zutela eta xehetasunak emateko eskaini duen prentsaurrekoan.
ETA existitzen den bitartean, Estatutako segurtasun indarrek euren lana egingo dutela ziurtatu du, "azken atxiloketek erakutsi duten moduan", adierazi du.