Politika -

Euroagindua

Paueko Auzitegiak Ernesto Prat Urzainki espainiaratzea onartu du

Ekineko ustezko kidea urtarrilaren 25ean atxilotu zuten, Urruñan (Iparralde).

Ernesto Prat Urzainki Ekineko ustezko kidea. Argazkia: EITB
Ernesto Prat Urzainki Ekineko ustezko kidea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paueko Apelazio Auzitegiak Ernesto Prat Urzainki Ekineko ustezko kidea espainaratzea erabaki du, Auzitegi Nazionalean terrorismo delituak egotzita epaitzeko.

Iturri juridikoek azaldu dutenez, Prat Urzainkik espetxean jarraituko du izapide guztiak bukatu arte.

Akusatuak bost eguneko epea dauka helegitea aurkezteko Auzitegi Gorenean. Horrek hilabete batzuk luzatuko lituzke prozesua.

Paueko Fiskaltzak espainaratzea eskatu zuen hilaren 7an, Ekineko kide izatea egotzi izana arrazoi nahikoa dela iritzita. Saio horretan, baina, akusatuak ukatu egin zuen Ekineko kide izatea.

Prat Urzainki (33 urtekoa) urtarrilaren 25ean atxilotu zuten, Urruñan (Iparralde).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea