Politika -

Epaiketa ANean

ETAko ustezko informatikaria: 'Oso traketsa naiz ordenagailuarekin'

Gesalagak esan duenez, "nik informatikaz oso gutxi, Wordean aritzeko oinarrizkoa, e-posta eta filmak"; halaber, 'Thierry'-ri atzemandako agiriekin "zerikusirik" izatea ukatu du.

"Nik informatikaz gutxi, Wordean oinarrizkoa, e-posta eta filmak ikusi", esan du. Irudia: EFE
"Nik informatikaz oso gutxi, Wordean aritzeko oinarrizkoa, e-posta eta filmak ikusi", esan du
"Nik informatikaz gutxi, Wordean oinarrizkoa, e-posta eta filmak ikusi", esan du. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iraitz Gesalaga ETAren ustezko informatikarien burua eta Arturo Cubillas ETAko Venezuelako arduradunari artxibo ezkutuak zelan egin ustez irakatsi zionak onartu du "oso traketsa" dela ordenagailuarekin eta bakarrik "oinarrizkoa" ezagutzen duela, esaterako, "Word, e-posta eta filmak ikustea".

Horrela adierazi du Gesalagak Auzitegi Nazionaleko 4. aretoan egiten ari den epaiketan. Bertan, Jesus Santos fiskalak 10 urteko espetxe-zigor eskaera mantendu du, ETAren kidea izatea, bandaren agiriak ezkutatzeko programa informatikoak egitea eta Cubillas arlo horretan heztea egotzita.

Francisco Javier Lopez Peña 'Thierry'ri Bordelen atxilotzean (2008an) atzemandako agirietan "zerikusirik ez" duela baieztatu du. Bertan Gesalaga agertzen zen "informatika kontuak daramatzana" bezala, baita 'Urano'ra (Venezuela) ere joan zela 2007 eta 2008ko irailean.

Gesalagaren arabera, bere izena "oso arrunta" da Euskadin eta beste askoren antza du, horregatik "akats bat edo zeozer" dela eta identifikatu dute agiri horietan.

"Nik informatikaz oso gutxi, Worden aritzeko oinarrizkoa, e-posta eta filmak ikusten" dakit "oso traketsa naiz ordenagailuarekin", esan dio abokatuari, eta ondoren esan dio: "ezin dut informatika irakatsi, ez dakidalako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea