Itxi

2021/09/19

20:31

Politika

Memoria historikoa

Elgoibarko gerra zibilaren memoriaren ibilbidea aurkeztu dute

agentziak | eitb media

Gipuzkoan egin duten lehenengoa da, baina EAEko 20.a. Biktimen errekonozimendua da helburua, eta antzeko ekimenak egingo dituzte herri gehiagotan. Elgoibar 1936 herritarren plataformak salatu du erakundeek ekitaldiaren erabilera "alderdikoia" egin dutela.

1:38
Gogora institutoaren Memoriaren Ibilbideak egitasmoaren 23. ibilbidea abian jarri dute: Zirardamendi
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko (Gipuzkoa) Udalak Memoriaren Ibilbidea aurkeztu dute, gerra zibilarekin lotutako leku garrantzitsuenak zeharkatuko dituena, tartean hobi komunak, eta biktimak omentzea helburu duena.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburuak eta Ane Beitia Elgoibarko alkateak eman dituzte memoriaren ibilbidearen xehetasunak, Gipuzkoan ireki den lehenarenak.

Artolazabalek iragarri du antzeko ibilbideak egiteko asmoa duela Gogora Institutuaren bitartez, eta gogorarazi 2018tik mota horretako 20 bat jarri dituztela martxan EAEn.

Gogorak eta Elgoibarko Udalak sustatutako ibilbidea Altzola auzotik Kalamuako tontorrera iristen da, Zirardamenditik, Aiastia-San Migueldik eta Morkaikutik igarota.

Gaurko ekitaldian Zirardamendi-Aiastia/San Miguel ibilbide zatia aurkeztu dute, Aiastia frontoiaren inguruan kokatutako panel batean agertzen dena, eta seinale batzuen bidez jarraitu daitekeena.

Leku horretan hiru baliza jarri dituzte, bat hilobi komun bakoitzarentzat, leku zehatza seinalatzeko, eta QR kode batekin informazio gehiago jaso daiteke Gogoraren webgunean.

"Memoriaren ibilbide horrekin aitortza egiten zaie gerra zibilean inguru horretan hil zirenei, eta agerian uzten du zein desberdintasun inposatu zuen diktadurak errepublikanoen biktimen arrastoak omentzeko", adierazi du Jaurlaritzak.

Zehaztu dute Carlos Borbon Orleans komandante frankista ere bertan hil zela, eta horren omenez jarri zutela Morkaikuko gurutzea, Zirardamenditik gertu, zenbait kilometrotatik ikus daitekeena.

"Zirardamendiko borrokaldiko biktimen kide gudariek", ordea, "20 zentimetro eskaseko gurutze txikiak jartzen zituzten hildakoen lekuan", azaldu duenez.

Elgoibar 1936k Udalaren jarrera "alderdikoia" salatu du

Ekitaldian Artolazabalek Unai Parot ez dela gudaria esanez egin dituen adierazpenak direla eta, Elgoibar 1936 memoria historikoaren inguruko herritarren elkartea haserre agertu da eta salatu du Udalak "konfiantza markoa" hautsi duela. Elkarteak bere aldetik egin du ekitaldia, Arnaldo Otegi Sorturen burua bertan zela, besteak beste, eta uste du Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ibilbidearen aurkezpena "interes alderdikoiekin" baliatu dutela.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;