Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Antigüedadek biktima guztien kaltea '%100ean' konpontzea eskatu du

"Nahikorik ez izan arren, etengabeko aurrepausuak" ematearen alde azaldu da Amaiurreko diputatua, "ETArekin hasi ez zen eta ETArekin amaituko ez den gatazkaren konponbidean aurrera egiteko".

Etengabeko aurrepausuak" eskatu ditu du Iñaki Antigüedad Amaiurreko diputatuak. Argazkia: EITB
Etengabeko aurrepausuak" eskatu ditu du Iñaki Antigüedad Amaiurreko diputatuak. Argazkia: EITB
Antigüedadek biktima guztien kaltea konpontzea eskatu du

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Nahikorik ez izan arren, etengabeko aurrepausuak" eskatu ditu du Iñaki Antigüedad Amaiurreko diputatuak, "ETArekin hasi ez zen eta ETArekin amaituko ez den gatazkaren konponbidean aurrera egiteko". Halaber, oroimena, egia, justizia eta kaltearen konpoketa eskatu du "% 100ean eta % 100ko biktimentzako". "% 100tik beherako guztia, iruzur egitea izango da", nabarmendu du Antigüedadek.

Radio Euskadiko 'MQP' irratsaioan eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, "ETArekin hasi ez zen eta ETArekin amaituko ez den gatazka da" eta horren konponketa "denbora behar duen transizio bat bezala ulertu behar dugu, ez baita egun batetik besterako gauza bat".

Antigüedadek azpimarratu duenez, "izaera politikoko gatazka baten ondorioz sortu zen gatazka armatua". "ETAren indarkeria behin betikoz bertan behera utzi izanak agerian jarri du gatazka honen izaera politikoa", esan du. "Hori da lehen borroka, gaur egun gatazka politikorik ez dagoela esan duen baten bat oraindik ere dagoelako", adierazi du.

"Berriro hutsetik hasi"

Biktimei dagokionez, Eusko Legebiltzarrean biktimen batzorde bat sortu izana gaitzetsi du, "biktimen parte bat bakarrik hartzen zuelako". "Bi motatako biktimei buruz hitz egitea lotsagabekeria handia iruditzen zait", azaldu du.

Halaber, ezker abertzaleak "hutsetik berriro hasi" nahi izana errefusatu du Amaiurreko buruzagiak. "Atzera begiratu behar dugu. % 100ko oroimena, % 100ko egia, % 100ko justizia eta % 100ko kalteen konponketa", nabarmendu du, "eta % 100ko biktimentzako, horrek dakarren erantzukizunak bakoitzak bere gain hartuta". "Azkenean, % 100ko aitorpenera iritsiko gara, % 100tik beherako guztia iruzur egitea delako", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea