Politika -

Kritika Patxi Lopezi

UPyD: 'Lehendakaria Otegi espetxeratzearen aurka azaltzea, ulertezina'

Ulertezina da UPyDrentzat Patxi Lopez lehendakaria Arnaldo Otegi espetxean egotearen aurka azaltzea.

Rosa Diez UPyDko buruzagia. Argazkia: Efe
Rosa Diez UPyDko buruzagia. Argazkia: Efe
Rosa Diez UPyDko buruzagia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Diez UPyDko buruzagiarentzat ulertezina da lehendakariak "gizartearen nahia" aipatzea Arnaldo Otegi espetxetik ateratzearen alde azaltzeko.

Rosa Diez UPyDko buruzagiarentzat "izugarria" eta "demokraziarentzat ulertezina" da Patxi Lopez lehendakariak legea aipatu beharrean, "gizartearen nahia" aipatzea Arnaldo Otegi espetxetik ateratzeko eskaera defendatzeko.

Lehendakariak Gara egunkarian egindako elkarrizketaren inguruan mintzatu da Diez, izan ere, bertan Otegiren kartzelatzea "euskal gizartearen nahiaren aurkakoa" dela esan zuen.

"Otegi auzitegi batek horrela epaitu duelako dago espetxean", azpimarratu du UPyDko buruzagiak, eta legediaren eta demokraziaren aurrean, lehendakariak ezin dituela "euskaldunen sentimenduak" aipatu ohartarazi du, "are gehiago, euskal gizartearen iritziak era askotarikoak direnean".

Bestalde, Iñaki Oyarzabal EAEko PPren idazkari orokorraren adierazpenak kritikatu ditu, Diezi "fidatzekoa ez izatea" eta ETAren indarkeriaren amaierarekin "interes politikoak" bilatzea egozteagatik.

"Gu iraintzen denborarik ez galtzeko eskatu nahi diet, horrelako gauzek ez gaituztelako isilaraziko", esan du Diezek. PPk aurretik inoiz ez ziela horrelako kritikarik egin azpimarratu du, "agian horrelako gauzak orain arte eurei esaten zizkietelako".

Gainera, bere alderdiak Gobernuari egindako Bilduren eta Amaiurren ilegalizaziorako eskaera defendatu du, "nahikoa seinale daudelako bi alderdiek ETAren ekintzak legitimatzen dituztela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea