Politika -

Oiartzun

Sortuk euskal estatua sortzearen beharra berretsi du Txiki eta Otaegi oroitzeko ekitaldian

Arkaitz Rodriguezek esan du ezker abertzaleak ez duela etsiko "euskal estatu independente, sozialista, feminista eta euskalduna eraiki arte".

Acto de Sortu en Oiartzun. Foto: Efe
Acto de Sortu en Oiartzun. Foto: Efe
Acto de Sortu en Oiartzun. Foto: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkaitz Rodriguez Sorturen idazkari nagusiak uste du gaur egun "sekula baino arrazoi gehiago" dagoela "borroka egiteko". Horregatik, ezker abertzaleak ez omen du "etsiko euskal estatu independente, sozialista, feminista eta euskalduna eraiki arte".

Rodriguezek Oiartzungo (Gipuzkoa) kiroldegian egin ditu adierazpenok, Jon Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi 1975ean fusilatu zituztela oroitzeko Sortuk egin duen "memoria ekitaldian".

Rodriguezek "injustizien aurka borroka egitearen beharra eta zilegitasuna" aldarrikatu du, "herrialde honek etorkizunari begira dituen erronkei aurre egiteko" beharrarekin batera.

"Txiki eta Otaegi militante antifaxistak ziren, Europan izan den diktadura gogorrenetako baten aurka egin zuten borroka", adierazi du Sorturen buruzagietako batek, beste "edozein" herrialdetan "omenaldi instituzionalak" jasoko zituztela eta Espainiako Estatuan, "frankismoak bizirik dirauenez", "kriminalizatu" egiten dituztela gogorarazi aurretik.

Rodriguezek azpimarratu du gaurko ekitaldiarekin "Txiki eta Otaegik egin zuten moduan herri honen independentziaren eta sozialismoaren alde lan egin zuten guztiak" omendu nahi izan dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Sortu Eguneko albisteak Oiartzun Albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa