Politika -
SARCOZY AUZIA
Urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote Sarkozyri legez kanpoko finantzaketagatik
Auztegiaren arabera, 2007tik 2012ra bitartean Frantziako presidente izan zen Sarcozyk Frantziako legeak ezarritako gastu mugak gainditu ahal izateko kontabilitate bikoitzeko sistema bat martxan jarri zuen Bygmalion enpresaren bidez.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiari urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote ostegun honetan, 2012ko kanpaina legez kanpo finantzatzeagatik. Urte bete pasatxoan ezarri dioten bigarren kartzela zigorra da hau.
Auztegiaren arabera, 2007tik 2012ra bitartean Frantziako presidente izan zen Sarcozyk Frantziako legeak ezarritako gastu mugak gainditu ahal izateko kontabilitate bikoitzeko sistema bat martxan jarri zuen Bygmalion enpresaren bidez. Berriro hautatua izateko hautagaiaren kanpainan, legeak gehienez ere onartzen dituen 22 milioi euro baino gehiago gastatu zituzten, hori baino 20 milioi euro gehiago erabili baitzituzten.
Gauzak horrela, Fiskaltzak eskatutakoa baino zigor handiagoa ezarri dio auzitegiak; izan ere, urtebeteko kartzela-zigorra eskatu zuen, horietatik sei hilabete kartzelatik kanpo.
Gogoratu behar da martxoan hiru urteko kartzela-zigorra ezarri ziotela Sarcoziry, ustelkeriagatik eta influentzia trafikoagatik, eta apelazioaren zain dago.