Politika -

Katalunia

Puigdemontek immunitatea itzultzeko eskatu dio EBko Auzitegi Nagusiari

Uztailaren 30ean kendu zien Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati eurodiputatuei, horien kontrako euroaginduak bertan behera zeudelakoan.

Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak helegite bat aurkeztu du gaur Europar Batasuneko Auzitegi Nagusian eurodiputatuaren immunitatea itzul diezaiola eskatzeko, aurreko astean Sardinian atxilotua eta ondoren askatua izan ostean.

Auzitegiak uztailaren 30ean kendu zien immunitatea Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati JxCATen eurodiputatuei, horien aurkako euroaginduak bertan behera zeudelakoan. Izan ere, Estatuaren Abokatuak hori helarazi zion. Dena den, atxilotuz gero helegitea aurkezteko aukera eman zien eurodiputatuei, eta horixe egin du Puigdemontek irailaren 23an Sardiniara iritsi eta atxilotu zutenean.

Helegitea aurkeztuta ere, Puigdemontek deklaratu egingo du Sassariko Apelazio Auzitegian datorren urriaren 4an, eta epaitegi hori izango da Espainiaratzeaz erabakiko duena.

Puigdemonten atxiloketaren ostean, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak, presidente ohi kataluniarraren aurkako auzia daramanak, 2019ko urriaren 14an eman zuen euroagindua helarazi zien agintari judizial italiarrei.

Llarenak Puigdemont Espainiaratzea eskatu zuen hor, euroagindua indarrean dagoela iritzita, Estatuko Abokatutzak dioenaren aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont