Politika -

Rodolfo Aresen hitzetan

Eusko Jaurlaritzak legealdia beteko du, 'behar adina' babes duelako

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak nahiko babes badu legealdia amaitzeko eta "hori egigo dugu", nabarmendu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren hitzetan, Patxi Lopezen Gobernuak "nahiko babes badu legealdia amaitzeko" eta "hori egigo dugu", nabarmendu du. Halaber, aurrekontuak onartu egin direla esan du eta Legebiltzarrean botazio guztiak irabazi zituztela Gobernuak aurrera atera behar duen politikari babesa emateko".

EAJren eta PPren arteko harremana "normaltasun osoz" ikusten duela adierazi ostean, logikotzat hartu du Euskadin bi alderdi garrantzitsu harremanetan jartzea eta akordioetara iritsi ahal izatea, "gai fiskal batzuetan uste bera" eduki ahal izatez gain.

Halaber, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak esan duenez, ezker abertzaleak ETAri “kontraprestaziorik gabe” desegiteko eskatzea espero du Donostian igandean egingo den ekitaldian, eta, horrela, "demokrazian erabat sartzeko bidean aurrerapausoak emateko".

Deialdi horretan, ezker abertzaleak azaldu du bakea "Euskadin eraikitzeko helburuaren" inguruko adierazpena egingo duela.

Aresek gaur Bilbon “Nueva Economia Forum”-en emandako konferentzian “literatura, antzezpenak eta adierazpen anbiguoak egiteari uzteko“ eskatu dio ezker abertzaleari.

Testuinguru horretan, Aresek esan du abertzale erradikalek kulpa ez banatzea espero duela, ezta "parekatzeak eta justifikazio onartezinak" egitea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea