Politika -
Zabor bilketa
Ezker abertzaleak PSEri, EAJri eta PPri alarma sortzea egotzi die
Gipuzkoako 34 herritan atez ateko sistema ezartzeko Bilduren erabakia txalotu du ezker abertzaleak eta PSEri, EAJri eta PPri "mezu apokaliptkoak" bidaltzea leporatu die.
Erredakzioa
Hondakinak jasotzeko atez ateko sistemaren inguruan "mezu apokaliptikoak" esatea leporatu die ezker abertzaleak PSEri, EAJri eta PPri, gipuzkoarren artean "alarma" sortzeko asmoarekin.
Idoia Aiastui eta Iñigo Balda ezker abertzaleko ordezkariak Donostian prentsaurrekoa eman dute eta Gipuzkoako 34 herritan atez ateko sistema ezartzeko Bilduren erabaki txalotu dute.
Nola esan dezake atez ateko sistema garestia dela, 500 milioi euro baino gehiagoko erraustegi bat jarri nahi zutenean?, esan dute.
Euren ustez, "inposizioaren eta bazterketaren alde egin dutenek" orain herri galdeketak eskatzea ez da bidezkoa. "Abiadura Handiko Trena pasatzen den herrietan ere egin zituzten galdeketak beraiek ezta?, salatu dute.
Gipuzkoarrek, azken hauteskundeetan, "diru publikoa xahutzearen eta proiektu erraldoien" aurka bozkatu dutela gogoratu dute.